RSME-IMAGINARY/BILBAO
Surfer programaren bitartez sortutako irudien lehiaketa
Surfer azalera aljebraiko eta errealak bistaratzeko programa bat da. Azalera horiek puntu multzo baten bidez ematen dira; puntu horietan, 3 aldagaiko polinomio batek zero balioa hartzen du. Irudimen apur bat, zentzu estetikoa eta ezagupen matematiko eskasa izanda, irudi harrigarriak eta ederrak sortzen dituzten ekuazioak asmatu daitezke.
Lehiaketaren oinarriak
- SURFER(*) programaren bitartez sortutako irudiak aurkezteko, honako bi modalitate hauek daude:
a) Artista bat zara?, irudi originalak eta sormenezkoak;
b) Surfeatu errealitatea, objektu errealak itxuratzen diren irudiak. - Edonork parte har dezake.
- Lehiakide bakoitzak gehienez 3 irudi aurkeztu ditzake.
- Irudiak PNG formatuan bidaliko dira honako helbide honetara: concursoimaginarybilbao@gmail.com
erabilitako formula, irudiaren titulua eta lehiaketaren modalitatea adierazita; eta lehiakidearen datuekin: izen-abizenak eta helbide elektronikoa.
Edo nahi izanez gero itsatsitako formularioa betetzen. - Epaimahaiak kontuan hartuko ditu irudien zentzu artistikoa, kreatibitatea eta originaltasuna, eta sortzean erabilitako talentu matematikoa ere. Bere erabakia aitzakiarik gabekoa da.
- Irudiak bidaltzeko epea 2011ko maiatzaren 30ean, 24:00etan, amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia www.ehu.es/imaginary webgunean argitaratuko da, ekainaren 30 baino lehenago.
- Bi modalitatetan, sailkatutako lehenengo hirurak sarituak izango dira. Sariak honako hauek izanda:
Lehenengoa
Bigarrena
Hirugarrena
Artista bat zara?
Liburu sorta
+ asmakuntza jolasaLiburu sorta
Liburu sorta
Surfeatu errealitatea
Liburu sorta
+ asmakuntza jolasaLiburu sorta
Liburu sorta
- Halaber, sailkatutako lehenengo irudiak automatikoki estatu mailako lehiaketara pastuko dira, informazioa webgune honetan dago: http://www.imaginary-exhibition.com/concurso/index.php
(*) Programaren banaketa librea da, eta deskargatu daiteke webgune honetan: http://www.imaginary-exhibition.com/surfer