MATEMATIKA

matematikaren inguruan

Surfer programaren bitartez sortutako irudien lehiaketa

RSME-IMAGINARY/BILBAO

Surfer programaren bitartez sortutako irudien lehiaketa

Surfer azalera aljebraiko eta errealak bistaratzeko programa bat da. Azalera horiek puntu multzo baten bidez ematen dira; puntu horietan, 3 aldagaiko polinomio batek zero balioa hartzen du. Irudimen apur bat, zentzu estetikoa eta ezagupen matematiko eskasa izanda, irudi harrigarriak eta ederrak sortzen dituzten ekuazioak asmatu daitezke.

Lehiaketaren oinarriak

  1. SURFER(*) programaren bitartez sortutako irudiak aurkezteko, honako bi modalitate hauek daude:
    a) Artista bat zara?, irudi originalak eta sormenezkoak;
    b) Surfeatu errealitatea, objektu errealak itxuratzen diren irudiak.
  2. Edonork parte har dezake.
  3. Lehiakide bakoitzak gehienez 3 irudi aurkeztu ditzake.
  4. Irudiak PNG formatuan bidaliko dira honako helbide honetara: concursoimaginarybilbao@gmail.com  
    erabilitako formula, irudiaren titulua eta  lehiaketaren modalitatea adierazita; eta lehiakidearen datuekin: izen-abizenak eta helbide elektronikoa.
    Edo nahi izanez gero itsatsitako formularioa betetzen.
  5. Epaimahaiak kontuan hartuko ditu irudien zentzu artistikoa, kreatibitatea eta  originaltasuna, eta sortzean erabilitako talentu matematikoa ere. Bere erabakia aitzakiarik gabekoa da.
  6. Irudiak bidaltzeko epea 2011ko maiatzaren 30ean, 24:00etan, amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia www.ehu.es/imaginary webgunean argitaratuko da, ekainaren 30 baino lehenago.
  7. Bi modalitatetan, sailkatutako lehenengo hirurak sarituak izango dira. Sariak honako hauek izanda:
     

    Lehenengoa

    Bigarrena

    Hirugarrena

    Artista bat zara?

    Liburu sorta
    + asmakuntza jolasa

    Liburu sorta

    Liburu sorta

    Surfeatu errealitatea

    Liburu sorta
    + asmakuntza jolasa

    Liburu sorta

    Liburu sorta

  8. Halaber, sailkatutako lehenengo irudiak automatikoki estatu mailako lehiaketara pastuko dira, informazioa webgune honetan dago: http://www.imaginary-exhibition.com/concurso/index.php

(*) Programaren banaketa librea da, eta deskargatu daiteke webgune honetan: http://www.imaginary-exhibition.com/surfer

Author: Marije Ortego

Matematika irakaslea

Erantzunak itxita daude.